XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

49 / ERAKUTS IEZAGUZU OTOITZ EGITEN Jesusek Aitari otoitz egiten dio; berdin egin behar genuke geuk ere.

Jondone Lukaren Ebangeliotik hartua da Irakurgaia.

Bere otoitzak egiten ari zen Jesus egun batean eta, bukatu zuenean, bere lagunetako batek esan zion: Erakuts iezaguzu otoitz egiten! Orduan Jesusek otoitz hau egiteko esan zien: Aita, denek gorets zaitzaten nahi dugu, zure erreinua hazi-ta-hazi dadin nahi dugu bere betera heldu arte.

Emaguzu egunean eguneko ogia, barka gure gaiztakeriak, egiten dizkiguten gaizkiak geuk ere besteei barkatzen dizkiegun bezala, eta lagun egiguzu proban gaudenean.

Zer esan ez dakigunean, Espiritu Santuak lagunduko digu errezatzen.

Jondone Pauloren Gutun batetatik hartua da Irakurgaia.

Ene adiskideok, Inoiz-inoiz zail egiten zaigu geure otoitzak esatea.

Gogoratu orduan, lagun berezi bat dugula, Espiritu Santua, alegia! Hark lagunduko digu.

Batzutan ez dakigu zer esan Jainkoari, baina Espiritu Santuak lagunduko digu hitzik gabe otoitz egiten, eta ulertuko digu geure Jainkoak.